COVID-19 osasun krisia dirauen bitartean, jarraian dituzuen hainbat arau gutxiesten dira. Hortaz, Eskolako Kontingentzi Plana ko arauak dira errespetatu eta bete beharrekoak.
Araudia
* Sarreretan ordurako etortzea.
* Norbait beranduago etorriko balitz sendagile edo etxeko justifikantea azaldu beharko luke.
* Ikasleren bat klasera etortzen ez denean, zergatik jakinarazi beharko zaio bere tutoreari.
* Ezin da Ikastetxetik atera baimenik gabe.
* Eskola kanpoko pertsonak ez dira bertan sartuko (eskola orduetan) guztiz beharrezkoa ez bada, ezta gosaria ekartzeko ere.
* Errespetu eta tratu egokia nahitanahiezkoa izango da eskolan eta eskolatik kanpo dauden pertsona guztiekin.
* Ikasleek erabiltzen duten hiztegia zaindu beharko dute iraingarria izan ez dadin.
* Klasera, beti, beharrezko materialarekin etorri beharko da (liburuak, kirolarako arropa, lan egiteko tresnak…).
* Gelan edo eskolan egiten diren ekintzetan parte hartu beharko dute.
* Ikasleek egin beharreko lanetaz arduratu beharko dute.
* Irakasleek ezin dute botikarik eman ikasleei. Noizbait egitekotan medikuaren agindua ekarri beharko da.
* Ordutegitik kanpo ezin izango da gelan sartu materiala eske, eta garbitzaileak debekatuta dute inor sartzen uzten, umea edo gurasoa izan.
* Ataria irekitzeko ardura eta pasabideko ordena mantentzea LHko patio zaintza duenak izango du ordua baino hiru minutu lehenago. Itxiera lehendabiziko saio libre duenak. Beranduago ireki behar bazaio norbaiti izena hartuko zaio.
Jolasorduetako araudia :
- Haurrek txamarra edo behar duten guztia atera beharko dute, gero ezin delako gelara itzuli.
- Komunera edo edozer gauza dela eta sartu behar bada, ate inguruan dauden irakasleei baimena eskatu behar zaie.
- Haur Hezkuntzako materiala irakasleek kutxa batean aterako dute eta Lehen Ziklokoa txandaka astean gela batek aterako du bere gelatik pilotalekuko sarrerara eta ekartzeaz arduratuko da.
- Pilotalekuan ezin izango da baloiez aritu. Lehen Hezkuntzakoek, talde bakoitzak bi egunetan izango du pista beraindako arazorik sortzen bada, bestela denek batera jolas dezakete eta ostiraletan baloirik gabe arituko dira.
- Lehen Hezkuntzako ikasleak Haur Hezkuntzako eremuan lehenengo minutu batzuk baizik ezin izango dute egon.
- Jolasorduko zaintza duten irakasleek puntuan atera beharko dute. Eguraldi txarra egiten duenean patio zaintza duenak erabaki dezake ikasleak liburutegian gelditzea mahai jolasetan aritzeko.
Jolastordua zaindua izango da. Horretarako patioa bi aldetan banatuko da, bata Haur Hezkuntzako ikasleendako eta bestea Lehen Hezkuntzako ikasleendako.
Eskolako atari ingurua Haur Hezkuntzakoendako izango da eta gainontzeko ikasle guztiek egon ahal izango dute denbora mugatuaz, eta ez atsedenaldi osoan eta izatekotan ere, ume talde batekin eta ez ume batekin bereziki. Hiru irakasle arduratuko dira txandaka.
Lehen Hezkuntzakoek pilotalekua, pista, zibuak eta futbol zelaia izango dute jolasteko. Beste hiru irakasle izango dira zaintzen, txandaka. Irakasleon ardura euskara sustatu, jolasak irakatsi eta soltean gelditzen diren ikasleak besteekin harremanetan jartzea izango da.