EENTZAUN HERRIYE, EENTZAUN ESKOLA AURREMATRIKULAZIOA
ZERGATIK LAKUNTZAKO HERRI ESKOLA?
Hona hemen bideoa:
BADATOZ SAN SAASTIÑAK!
Eskolan piperropilak egin ditugu eta herriko lehiaketan parte hartu dugu. Haur hezkuntzakoek danborra gogoz jo dute plazan. Ongi pasa festetan!
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN
Emozioz betetako eguna izan da: eskolako jaialdia, hamaiketako berezia, Olentzero eta Mari Domingiri harrera, eskolako ikasle, guraso eta irakasleen txarangarekin kalejira herrian zehar eta oparien banaketa. Egun polita izan da!
ZIRIKA ZIRKUS: BERRERABIZI
MURRIZTU, KONPONDU, BERRERABILI, BIRZIKLATU. LH6ko ikasleek hondakinen tailer batean parte hartuko dute Mankomunitateak antolatuta. Horri esker, gaur eskolan Zirika Zirkus taldearen emanaldia izan dugu kultur etxean. Urdiain eta Uharte Arakilgo ikasleak ere etorri dira. Ikuskizun polita!
EUSKARAREN EGUNA
EUSKARAZ ERE ONGI PASA DAITEKE! Goiz osoan jarduera ezberdinak egiten aritu gara: euskaraokea, puzgarriak, hamaiketako berezia eta askotariko ekintzak.
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna
Eskolan, Maia Ginea irakasleak ipuinen bidez emakumeak pairatzen dituen egoera ezberdinak kontatu ditu. Emakumeak duen garrantziaz aritu da eta ikasleek beraien hausnarketa egin dute. Eskerrik asko Maia!
HASI DA EUSKARALDIA!
Hasi da Euskaraldia erronkez betetako ekimena!
MILA ZORI ON, MILA ESKER ON BLANKI
Astelehenean, Blanki jubilatu zitzaigun eta omenalditxo bat prestatu genion. Hemen laburpentxo bat: MILA ZORI ON, MILA ESKER ON BLANKI: Iritsi zaizu omenaldia gaur jasotzeko trantzea Etapa zahar hau itxi eta berria hasteko unea. Lankide ezinhobea, maistra paregabea, langiletan langileena. Mila zorion, mila esker on besarkada handiena. Mila esker eskolari emandako guztiagatik, Blanki! Faltan botako zaitugu!!
MENDUKILORA TXANGOA
Atzo eskola guztia Mendukiloko kobazulora joan ginen. Primeran pasa genuen!
- 1
- 2
- 3
- …
- 13
- Next Page »