Hona hemen euskararen eguna ospatzeko egin genituen jolas eta dantzen bideoa!
Archives for 2018
LUPE LEKUONA IPUIN KONTALARIA
Azaroaren 20an Lupe Lekuona ipuin kontalaria izan genuen eskolan. Ipuin ugari kontatu zizkigun eta oso gustora egon ginen. Kukuaren ipuina, inurriarena eta baita Brasilgo ipuin bat ere!
EKOGUNERA IRTEERA
Azaroaren 16an Hernaniko Egogunera joan ginen Haur Hezkuntzako ikasleak. Ederki pasa genuen, ikusi ikusi eguneko irudiak!
Etxarriko basoan barna
2018ko urriaren 26an Etxarriko Aritz Zaharren ibilbidea egitera joan ginen…
Eskolako baratzeko uztaren zozketa!
Eskolako baratzeko uzta jaso genuen. Loteak egin eta zozketa egin genuen Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Bertako barazkiak, maitasun osoz zainduak. Zortekoak gara eskolan baratzea izateaz, horrela, barazkien prozesu guztian zehar partaide aktiboak izaten dira ikasleak. Hazia ereiten duenak uzta jasotzen omen du. Eta guk lortu dugu! Eskerrik asko uda guztian zehar baratzea zaindu duzuen familiei!
Kulturaniztasun astea
Gure eskolan jatorri askotako ikasleak ditugu eta haien gurasoek beraien kulturari buruzko gauza deigarriak azaldu dizkigute aste batean zehar. Ostiralean jaialditxo bat egin genuen Hona hemen argazkiak:
HHko ikasleak Basaberen
2018ko martxoaren 27an, Lezaungo Basabere baserria joan ginen. Abereak ikusteaz gain, tailer desberdinak egin genituen, gailetak egin eta baratzean aritu ginen. Hegaztien erakustaldia ere egin ziguten, Ikusi hemen…
LHko Gasteiza irteera
2018ko martxoaren 27an trenez abiatu ginen Gasteiza. Bertan Alde Zaharra ikusi ondoren tranbiaz hurbildu ginen Lakua-Bizkarra parkera. Sekulako ondo pasatu genuen. Ikusi bestela argazki hauetan:
Iyoteak_18
Eguraldi txarrari musin eginez, hara hona nola ospatu genituen iyoteak
Gabonak_17
Hara, aurten ere Gabonetako jaialdia ospatu genuen eta Olentzero etorri zitzaigun eskolara