Eskolako baratzeko uzta jaso genuen. Loteak egin eta zozketa egin genuen Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Bertako barazkiak, maitasun osoz zainduak. Zortekoak gara eskolan baratzea izateaz, horrela, barazkien prozesu guztian zehar partaide aktiboak izaten dira ikasleak. Hazia ereiten duenak uzta jasotzen omen du. Eta guk lortu dugu! Eskerrik asko uda guztian zehar baratzea zaindu duzuen familiei!