Gure eskolak San Donato eta Zelandi ikastetxeekin batera Hezkuntza Departamentuak emandako kalitate-saria jaso zuen asteazkenean, Nafarroako beste 27 ikastetxe publikorekin batera. Gure eskolak Kalitatearekiko konpromisoa aitortza jaso zuen, eta gainontzeko biek Kalitate-zentroa izendapena. Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno Gurpegik ikastetxeak zoriondu zituen, “hezkuntza-arreta etengabe hobetzeko duten konpromisoarengatik, hori ikasleen, familien eta hezkuntza-komunitate osoaren onerako baita” . […]
Archives for 2019
EUSKARAREN EGUNEKO JAIALDIA
Abenduak 4ean EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan. Ekintza ugari burutu genituen: Hi selfie, pankarta margoketa, jolas kooperatiboak, jolas herrikoiak,… Eguna amaitzeko, eskolako sarreran “ZAINDU MAITE DUZUN HORI ” leloa eta euskara hitza irudikatu ostean Eitb maratoiarekin bat egin genuen “Lau teilatu”abestia abestuz. Primeran pasa genuen! GORA EUSKARA!!
ARALARRERA TXANGOA
Aurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasleak Aralarren egon ziren. Goizean goiz autobusa hartu eta Aralarreruntz abiatu ziren, bertan Aritz esperoan zutelarik. Honek Aralar inguruko hainbat kondairak, bitxikeri kontatu, trikuharriak eta artzai bordak erakutsi eta bere ardi gazta dastatzeko eman zien. Bordak ikustera joan aurretik, mendi puntan elurra zegoela aprobetxatuz jolasean aritu ziren ikasleak eta irakasleak. Aritzek […]
HAMAIKA TELEBISTA GURE ESKOLA BARATZAN
Irailean hamaika telebista gure eskolara etorri zen gure eskolako baratza ezagutzera. Kazetariak , eskolako baratzaren arduradunari, Mariaje Villanueva, elkarrizketa egin zion. Honek gure baratzeko funtzionamendua azaldu zion, eta bai lehen hezkuntzako eta bai haur hezkuntzako baratza erakutsi zizkion. Erreportaia duela bi ostiral ikusi izan genuen “Hiri Baratzea: Orburuak, masusta gorriak, Lakuntzako eskola eta zelaien edertasuna” […]
“Zientzialaria izan nahi dut” obraren irabazleak
Gure 6.mailako ikasleak Alain Berastegui, Djibril Diouf, Iker Escudero, Laida Garciandia, Osama Hamdi, Julen Larraza, Luca Martínez, Idoia Miranda, Ekain Ramaio eta Olaia Razkin NUPek amtolatutako “Zientzialaria izan nahi dut” obraren gaineko lehenengo saria irabazi dute “Zientzia berdintasunaren bidean” ipuina eta ” Mary Anning” aurkezpen digitalari esker. Lehiaketa honen saria banaketa aurreko ostiralean, urriak 11, […]
IGERIKETA IKASTAROA
Urtero legez, ikasturte honetan ere, Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Arbizuko Udal Kiroldegiko istalazioetan, igeriketako ikastaroa burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak . Hasierako beldurrak gaindituta, aurrera zein atzera igerian, lagunekin gozatzen ari dira.
2019-2020ko IRAKASLEGOA
Hemen duzue 2019-2020 ikasturteko irakasleen argazkia. Indar betez eta ilusio handiz etorri dira eskolara uda ostean.
BARATZEKO UZTAREN ZOZKETA
Eskolako baratzeko uzta jaso genuen. Loteak egin eta atzo zozketa egin genuen Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Bertako barazkiak, maitasun osoz zainduak. Zortekoak gara eskolan baratzea izateaz, horrela, barazkien prozesu guztian zehar partaide aktiboak izaten dira ikasleak. Hazia ereiten duenak uzta jasotzen omen du. Eta guk lortu dugu! Eskerrik asko uda guztian zehar baratzea zaindu duzuen […]
Eskolako Korrika txikia!
Hona hemen Eskolan egin genuen Korrika txikiko irudiak. Klika Korrika!
Castillo Suarezekin solasaldia
Lehengoan, Castillo gurean izan zen bere lanei buruz hitzegiteko. Ordurako Lehen Hezkuntzako ikasleok irakurrita genituen hainbat liburu, bereak. Oso interesgarria izan zen. Etorri hurrengoan ere!