Bi baratza ditugu: Haur Hezkuntzako haurren artean kudeatzen dena eta Lehen Hezkuntzakoa, patio eremuan dagoena. Urte batzuk daramagu proposamen honekin. Eskolan baratzea landuz, elkarbizitza, autonomia eta elkartasuna sustatzeaz gain, ezagutzaren arlo guztietako kontzeptuekin eta prozedurekin diziplinatarteko lana egiten da. Batez ere, natur zientziak eta ingurumen-arloekin lotura du. Ikasturtean zehar lanak zehaztu eta banatzen dira: baratzea […]