Urtero legez, ikasturte honetan ere, Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Arbizuko Udal Kiroldegiko istalazioetan, igeriketako ikastaroa burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak . Hasierako beldurrak gaindituta, aurrera zein atzera igerian, lagunekin gozatzen ari dira.
Archives for iraila 2019
2019-2020ko IRAKASLEGOA
Hemen duzue 2019-2020 ikasturteko irakasleen argazkia. Indar betez eta ilusio handiz etorri dira eskolara uda ostean.
BARATZEKO UZTAREN ZOZKETA
Eskolako baratzeko uzta jaso genuen. Loteak egin eta atzo zozketa egin genuen Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Bertako barazkiak, maitasun osoz zainduak. Zortekoak gara eskolan baratzea izateaz, horrela, barazkien prozesu guztian zehar partaide aktiboak izaten dira ikasleak. Hazia ereiten duenak uzta jasotzen omen du. Eta guk lortu dugu! Eskerrik asko uda guztian zehar baratzea zaindu duzuen […]