Aurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasleak Aralarren egon ziren. Goizean goiz autobusa hartu eta Aralarreruntz abiatu ziren, bertan Aritz esperoan zutelarik.
Honek Aralar inguruko hainbat kondairak, bitxikeri kontatu, trikuharriak eta artzai bordak erakutsi eta bere ardi gazta dastatzeko eman zien.
Bordak ikustera joan aurretik, mendi puntan elurra zegoela aprobetxatuz jolasean aritu ziren ikasleak eta irakasleak.
Aritzek kontatutako bitxikeriren bat jakin nahi?
1.BITXIKERIA: ardi latxak latxak dira haien ilea leuna ez delako. Baina zergatik? Ile horri esker basoan bakarrik bizitzeko gai direlako. Nahiz eta etxaberea izan mendian bizi daiteke.
2. BITXIKERIA: Aralarko bordak ez dute jaberik, artzaia den edonork erabili ditzake berriak ezin baitira eraiki.
Primeran pasa zuten eta eskolatik eskerrak eman nahi dizkiogu Aritzi.
Eskerrik asko Aritz! Plazer bat izan zen.
Utzi erantzuna