Gure eskolak San Donato eta Zelandi ikastetxeekin batera Hezkuntza Departamentuak emandako kalitate-saria jaso zuen asteazkenean, Nafarroako beste 27 ikastetxe publikorekin batera. Gure eskolak Kalitatearekiko konpromisoa aitortza jaso zuen, eta gainontzeko biek Kalitate-zentroa izendapena. Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno Gurpegik ikastetxeak zoriondu zituen, “hezkuntza-arreta etengabe hobetzeko duten konpromisoarengatik, hori ikasleen, familien eta hezkuntza-komunitate osoaren onerako baita” . […]
Archives for abendua 2019
EUSKARAREN EGUNEKO JAIALDIA
Abenduak 4ean EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan. Ekintza ugari burutu genituen: Hi selfie, pankarta margoketa, jolas kooperatiboak, jolas herrikoiak,… Eguna amaitzeko, eskolako sarreran “ZAINDU MAITE DUZUN HORI ” leloa eta euskara hitza irudikatu ostean Eitb maratoiarekin bat egin genuen “Lau teilatu”abestia abestuz. Primeran pasa genuen! GORA EUSKARA!!