
Gure eskolak San Donato eta Zelandi ikastetxeekin batera Hezkuntza Departamentuak emandako kalitate-saria jaso zuen asteazkenean, Nafarroako beste 27 ikastetxe publikorekin batera.

Gure eskolak Kalitatearekiko konpromisoa aitortza jaso zuen, eta gainontzeko biek Kalitate-zentroa izendapena.
Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno Gurpegik ikastetxeak zoriondu zituen, “hezkuntza-arreta etengabe hobetzeko duten konpromisoarengatik, hori ikasleen, familien eta hezkuntza-komunitate osoaren onerako baita” .
Hemen Sakanako hiru ikastetxeetako ordezkarien argazkia. Gure kasuan, Irene Arretxe, zuzendaria, eta Izar Razkin, ikasketa burua.

Utzi erantzuna