Pasaden ostiralean, otsailak 21, eskola inauteriak ospatu genituen. Festa hasteko guraso elkarteak prestatutako txokolate goxoa jan genuen, eta jarraian herritik zehar kalejiran aritu ginen erraldoiak eta guzti. Kalejiraz gain bost geldialditxo egin genituen, eta geldialdi bakoitzean erraldoiek dantza egiteaz gain, eskolako ikastalde batek dantza egin zuen; haur hezkuntzak txulalai, 1. eta 2. mailak txapeloaz, 3.eta […]
Archives for otsaila 2020
EDUCARAKO SARRERA ETA ERABILERARAKO JARRAIBIDEAK
Hemendik aurrera zuen seme-alaben notak EDUCA aplikazioaren bitartez jasoko dituzue. Zuen zalantzak argitzeko asmoz, jarraitu beharreko pausoak azaltzen dituen tutoriala helarazten dizuegu. Hemen esteka: EUSKARAZ:https://drive.google.com/file/d/1owv2D6yf3oG_lshbubYcZHS9_LQof8iA/view?usp=sharing GAZTELANIAZ: https://drive.google.com/file/d/15jQ8YbH2WYPFze6Aa-I5PLGr9AvIBwbr/view?usp=sharing
ASTE ZURIA 2020
Pasaden astean (otsailak 9-14) 5. eta 6. mailako ikasleak elurretan aritu ziren. Goizero eskiatzera joan ziren eta arratsaldeetan jarduera ezberdinak burutu zituzten; antzerkia, scaperoom, herri kirolak, planetario, festa… Sekulako astea pasa zuten bai ikasleak bai irakasleak. Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiegu eski kanpainako koordinatzaileei; Amaia eta Iker, begiraleei; Ainhoa, Uxue eta Xabi, eta azkenik Gardeko […]