Pasaden astean (otsailak 9-14) 5. eta 6. mailako ikasleak elurretan aritu ziren. Goizero eskiatzera joan ziren eta arratsaldeetan jarduera ezberdinak burutu zituzten; antzerkia, scaperoom, herri kirolak, planetario, festa…
Sekulako astea pasa zuten bai ikasleak bai irakasleak. Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiegu eski kanpainako koordinatzaileei; Amaia eta Iker, begiraleei; Ainhoa, Uxue eta Xabi, eta azkenik Gardeko kanpineko arduradunei; Fernando eta Pilar.
Eskerrik asko guztiagatik, plazer bat izan da. Laster arte!
Hona hemen aste honetako laburpen txiki bat.
Utzi erantzuna