Pasaden ostiralean, otsailak 21, eskola inauteriak ospatu genituen. Festa hasteko guraso elkarteak prestatutako txokolate goxoa jan genuen, eta jarraian herritik zehar kalejiran aritu ginen erraldoiak eta guzti.
Kalejiraz gain bost geldialditxo egin genituen, eta geldialdi bakoitzean erraldoiek dantza egiteaz gain, eskolako ikastalde batek dantza egin zuen; haur hezkuntzak txulalai, 1. eta 2. mailak txapeloaz, 3.eta 4. mailak polka pik eta azkenik 5. eta 6. mailakoek valkarlos dantza.
Festari amaiera emateko, eskolako sarreran ikasle eta irakasle guztiok 7 jauzi eta sorgin dantza dantzatu genuen.










Utzi erantzuna