Jakingo duzuen bezala, Nafar Gobernuko lehendakaria den María Chivitek adierazi zuen moduan, martxoak 16tik aurrera, eta hamabost egunez gutxienez, eskola itxita egonen da. Hori dela eta, irakasleek ikasleei egin beharreko lanak telematikoki bidaliko dizkiete. Eskolarekin kontaktuan jarri nahiez gero korreo bat bidali cplakunt@educacion.navarra.es e-mailera. Hemen koronabirusaren inguruko informazio ofiziala eta aholku orokorrak:https://coronavirus.navarra.es/eu/
Archives for martxoa 2020
HAUR KANTARI JAIALDIAK
Pasaden larunbatean, gure eskolako hainbat ikaslek Antsoainen ospatu zen Haur Kantari jaialdian parte hartu zuten. Sekulako lana egin zuten. ZORIONAK! Eskerrik asko ekintza hau posible egin zenuten guztioi. Ikuskizunak hemen ikusgai
M8 EMAKUMEAREN EGUNA
Aurreko astean, emakumearen eguna ospatzeko asmoz, hainbat ekintza burutu genituen. Hemen, ekintzen laburpen txiki bat:
DONOSTIARA TXANGOA
Ostegunean, Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostin egon ziren. 1. Eta 2. Mailako ikasleak Lakuntzatik Pasai San Pedrora abiatu ziren Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzera, eta 3.,4.,5. eta 6. Mailakoak Donostiara EITB Donostia egoitza bisitatzera. Lehen Hezkuntzako txikienek Albaolako museoa, arotzen tailerra eta ontzia ikusi zuten. Handienek aldiz, EITB telesaietako plato ezberdinak; Gure Kasa, El Conquistador del […]
ERREKA MARI TXONTXONGILO IKUSKIZUNA.
Pasaden astelehenean, martxoak 3, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2.,3. eta 4. mailako ikasleek, Erreka Mari ipuinaren txontxongilo antzerkia ikusteko aukera izan zuten Enkarni Genuaren eskutik. Ongi pasatzeaz gain, errekak zaindu eta garbi mantendu behar ditugula ikasi zuten ikasleek. Hurrengo bideoan ipuina berriz ere entzuteko aukera duzue.