2019- 2020 ikasturte gazi gozo honen amaiera iritsi zaigu, eta horrekin batera, Idoia, Alain, Luca, Olaia, Osama, Ekain, Jibril , Julen, Laida eta Ikerri hainbeste urte igarotako eskola honi agur esateko garaia. Aurrerantzean orain arte bezain gozo eta jatorrak izatea espero dugu. Baita murgilduko zareten etapa berriaz disfrutatzea ere. Agur , gero arte, laster arte […]
Archives for ekaina 2020
UDAZ GOZATU!
Ikasturte xelebre honen amaiera iritsi da, eta eskola komunitatea osatzen duzuen guztioi egin duzuen lan guztiagatik zoriondu nahi zaituztegu. Horretarako, bideotxo hau egin dugu. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Zorionak denoi eta udaz gozatu!
MARIA MARKOTEGI SARIAK 2020
Sakanako ikasleen euskarazko sorkuntza sustatzea helburu duen Maria Markotegi Sariak irabazleen izenak ekainak 4ean argitaratu zituen Sakanako Mankomunitateko Euskar Zerbitzuak. Bide horren bidez, partehartzaileek narrazio labur, komiki edota poesiaren bidez euren sormena azaltzeko aukera izan zuten. Irabazleen artean gure eskolako lau ikasle daude: 6. Mailako Iker Escudero eta Laida Gartziandia Poesia sailean “Ateratzeko nahian” eta […]