
Sakanako ikasleen euskarazko sorkuntza sustatzea helburu duen Maria Markotegi Sariak irabazleen izenak ekainak 4ean argitaratu zituen Sakanako Mankomunitateko Euskar Zerbitzuak. Bide horren bidez, partehartzaileek narrazio labur, komiki edota poesiaren bidez euren sormena azaltzeko aukera izan zuten.
Irabazleen artean gure eskolako lau ikasle daude: 6. Mailako Iker Escudero eta Laida Gartziandia Poesia sailean “Ateratzeko nahian” eta “Aberats elkartasunean” lanekin. Eta Komiki sailean, 4. Mailako Amalur Apaolaza “Ez du inporta kanpotik nolakoak garen” lanarekin, eta Enara Ozoria “Elkarrizketa”rekin.
Zorionak laukote! Lan bikaina egin duzue.
Utzi erantzuna