Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren I. Lehiaketa antolatu du. “Zurrumurruen jasari, baloreak aterki” lelopean, zerbitzu horrek balioan jarri eta sustatzen dituen berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza bezalako balioak. Sarituen artean, gure eskolako ikasle bat dago: 2. mailako Mikel Azpiroz, 16 urtetik beherakoen kategorian “lagunik ez zuen umea” ipuinarekin. Zorionak txapeldun!!!
Archives for iraila 2020
PATIO JOLASAK
ESKERRIK ASKO EGIN DUZUEN LANAGATIK! Aurtengo udan, eskolako gurasoak eta ikasleak buru belarri aritu dira eskolako patioa apaintzen. Aurtengo ikasturteko patioetan jolastu ahal izateko,patio eremu ezberdinetan hainbat jolas marraztu dituzte. Gozada bat da zuek bezalako familia inplikatu, langile eta borondate onekoak gure eskolan izatea.