
Ondokoari dagozkion artxiboak: abendua 2020
GABONETAKO JAIALDIA 2020
PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEAREN BISITA.
Abenduak 11an Patxi Zubizarreta idazlea izan genuen eskolan. Hainbat istorio kontatu zizkigun eta bere “korri kuru korri” ipuina aurkeztu zigun ere. Bere hitzak benetan unkigarriak izan ziren eta oso gustura egon ginen. Plazer bat izan da. Berriz ere elkar ikustea espero dugu. Eskerrik asko Patxi!
EUSKARAREN EGUNA ETA EUSKARALDIA
Hona hemen euskararen eguna eta euskaraldia ospatzeko egin genituen ekintzen bideoa! Jakin, euskara sustatzeko kanpaina bat egin dugula eskolan, Euskometro izenekoa. Asko ahalegindu dira gure ikasleak eta ondorioz, oso merezia duten saria jaso zuten euskararen egunean; pelikula krispetekin, diskofesta,… Aupa zuek eta aupa euskara!
YOLANDA ARRIETA IDAZLEAREN BISITA
Abenduak 1ean Yolanda Arrieta idazlea izan genuen eskolan. Ipuin ugari kontatu zizkigun eta oso gustora egon ginen. Eskerrik asko Yolanda!