Egun handia da Gabonetako azken eguna eskolan. Ikusi bestela, nolako jaialdia antolatu zen, kalejira, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta opari banaketa. Guztiaren berri duzue hemen
Archives for 2021
ENE KANTAK GRABAKETA ESKOLAN
Abenduaren 21ean ETBrako lan egiten duen ekipo baten bisita izan dugu eta LH3koek astebeterako programak grabatu dituzte. Oso ongi pasatu dugu eta asko ikasi ere. Hemen dituzue argazki gehiago 2022ko urtarrilak 24ko saioa urtarrilak 25eko saioa urtarrilak 26ko saioa urtarrilak 27ko saioa urtarrilak 28ko saioa ‘Handienen Pare’ abestia
Euskaren Eguna, guztion eguna
Abenduaren 2a, egun handia izaten da eskolan, Euskararen Eguna ospatzen dugulako. Aurten ere txiki eta ez hain txiki, hizkuntzarekin jolasak egiteko bildu ginen eta oso une politak bizi izan genituen. Egunero da Euskara Eguna guretako baina gaurkoa, berezia izan da. Argazki gehiago ikusteko, hona hemen esteka: https://photos.app.goo.gl/vKwRsT86pThbCFs19
Haur Hezkuntzakoak Basaberen
Azaroak 4ean Basaberera joan ginen Haur Hezkuntzako lagunak beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Oso ongi pasatzeaz gain, pila bat ikasi genuen animaliei eta naturari buruz.
Prentsaurreko telematikoa
Osasunako entrenatzaileari galderak egiteko aukerak izan genuen. Abenduaren 15ean izan zen elkartze birtuala eta gure ikasleek egindako galderei erantzuteko prest eta gogotsu aritu zen Jagoba. Euskaraz bizi daitekela zioen, eta pizkat kostatu arren, praktikan jarrita, orduan eta erraztasun gehiago izango genuela, futbolean bezala! Bejondeizula, Jagoba! Hemen gaituzu nahi duzunerako…!
Igartubeiti, udazkeneko aukera
Urriaren 6 eta 7an eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak sagardoa egiteko aintzinako teknika ikustera joan ziren Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrira. Goiz bikaina pasa zuten, ikusi eta ikasiz. Baserriak ere, merezi du. Joan eta ikusi!
2022-23 ikasturteko irakasleak
Hona hemen gure klaustrokideak diren irakasleak: 2022-23ko irakasleak Itziar Pazos Zuzendaria eta gaztelera irakaslea LH4n Ainhoa Goikoetxea Idazkaria eta Gorputz Heziketa irakaslea Ainhoa Barandalla Haur Hezkuntza laguntza irakaslea eta etapa koordinatzailea Kitz Maiza Haur Hezkuntza 1 eta 2ko tutorea Itsaso Ganboa Haur Hezkuntza 2ko tutorea Izar Razkin Lehen Hezkuntza 1.go tutorea Leo Goñi Lehen Hezkuntza […]
LH 6ko IKASLEEI AGUR
2020-2021 ikasturtearen amaiera iritsi zaigu, aurreko ikasturtea baino hobeagoa izan arren, aurtengoa ere nahiko gazi gozoa izan da, eta horrekin batera Nagore, Xabat, Garbiñe, Ekaitz, Hana, Rahima, Asier, Eneko, Ramon, Aitzol eta Hodeiri hainbeste urte igarotako eskola honi agur esateko garai. Aurrerantzean orain arte bezain gozo eta jatorrak izatea espero dugu. Baita murgilduko zareten etapa […]
UDAZ GOZATU
2020-2021 ikasturte arraro honen amaiera iritsi da, eta eskola komunitatea osatzen duzuen guztioi egin duzuen lan guztiagatik zoriondu nahi zaituztegu. Deskantsatu eta udaz gozatu!
INGURUMEN HAMABOSTALDIA
Ikasturte arraro honetan Ingurumen hamabostaldia antolatu dugu. Ekintza ugari burutu ditugu, horien artean hurrengoak; Ekirock, NILSA tailerrak, basozainekin txagoak, zabortegira bisita, zabor bilketan…