Gaur, martxoak 29, Antxine Mendizabal idazlea gure eskolara etorri da eta LH 1 eta LH 2 ikasleekin solasean aritu da. Berak idatzitako hainbat liburu erakutsi dizkigu; Nire amak ez du erremediorik. Katti beti endredatzen, Eta zer?… eta honetaz gain, berak idatzitako “Printzesa eta ergela” ipuina kontatu digu. Oso gustora egon gara Antxiñe!
Archives for martxoa 2021
APOROFOBIA TAILERRA
Gaur, gaztelania eta HA saioetan, 5. eta 6. mailako ikasleek “Zu izan zaitezke” tailerrean parte hartu dute.Tailer hau ikastetxeetan “APOROFOBIA” eta pobreziaren inguruan sentsibilizatzeko proiektuaren parte da, eta bere helburu nagusia pobreek jasaten dituzten diskriminazio moten inguruan sentsibilizatzea eta gizarte osoaren erantzukizuna arazo sozial larri hau desagerrarazteko lan egitea da. Tailerreko hizlariak Edurne eta Juan […]
M8 EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko, historian garrantzitsuak izan diren hainbat emakumeren biografiekin tertuliak egin ditugu gaurkoan.Frida Kahlo, Miriam Makeba, Kleopatra, Beatrix Potter, Tomoe Gozen, Sojourner Truth, Indira Gandhi, Hellen Keller eta Dolors Aleu izan dira aukeratutakoak.