Gaur, gaztelania eta HA saioetan, 5. eta 6. mailako ikasleek “Zu izan zaitezke” tailerrean parte hartu dute.
Tailer hau ikastetxeetan “APOROFOBIA” eta pobreziaren inguruan sentsibilizatzeko proiektuaren parte da, eta bere helburu nagusia pobreek jasaten dituzten diskriminazio moten inguruan sentsibilizatzea eta gizarte osoaren erantzukizuna arazo sozial larri hau desagerrarazteko lan egitea da.
Tailerreko hizlariak Edurne eta Juan izan dira, Varazdin Fundazioko gizarte-langilea eta pobrezia pairatu eta gainditu duen gizona.
Aipatu, Verazdin Fundazioa gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da.
Eskerrik asko bikote! Oso interesgarria izan da.
Utzi erantzuna