Urtero bezala, ikasturte honetan ere, Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Arbizuko Udal Kiroldegiko instalazioetan, igeriketako ikastaroa burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak .
Archives for maiatza 2021
SEXUALITATE TAILERRA
Aste honetan LH 5 eta LH 6ko ikasleek guraso elkarteak antolatutako sexualitate tailerrean parte hartu dute. Oso interesgarria izan da. Eskerrik asko Itsaso!Plazer bat izan da.
ESKOLA BARATZA
Udaberriarekin batera, gure ikasleek, eskolan ditugun bi baratzak modu berezi eta koloretsu batean apaindu dituzte. Bertan barazki, lore eta landare ezberdinak landatu dituzte. Oso gustoko izan dugu baratza prestatzea, orain, hau zaintzea dagokigu. Eskerrik asko baratza proiektua aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi!
AURREMATRIKULAZIOA 2021-2022
AURREMATRIKULAZIO EPEA: Maiatzak 17tik 21era AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA • Hezkuntza Departamentuaren aurreinskripzio inprimakia guztiz betea • Eskolako aurreinskripzio inprimakia guztiz betea..• Familia liburuaren fotokopia .• Errolda agiria.• Osasun txartelaren fotokopia.• Familia ugariko txartelaren fotokopia.