Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako Maria Markotegi Sarien irabazleen izenak ezagutzen ditugu jada. Saridunen artean gure eskolako bi ikasle daude; 6. mailako Rahima Gelti eta 5. mailako Daniela Miqueo “Buillyng” eta “Zaindu” komikiekin. Zorionak bikote!
Ondokoari dagozkion artxiboak: 2021
IGERIKETA LH 2
Urtero bezala, ikasturte honetan ere, Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Arbizuko Udal Kiroldegiko instalazioetan, igeriketako ikastaroa burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak .
SEXUALITATE TAILERRA
Aste honetan LH 5 eta LH 6ko ikasleek guraso elkarteak antolatutako sexualitate tailerrean parte hartu dute. Oso interesgarria izan da. Eskerrik asko Itsaso!Plazer bat izan da.
ESKOLA BARATZA
Udaberriarekin batera, gure ikasleek, eskolan ditugun bi baratzak modu berezi eta koloretsu batean apaindu dituzte. Bertan barazki, lore eta landare ezberdinak landatu dituzte. Oso gustoko izan dugu baratza prestatzea, orain, hau zaintzea dagokigu. Eskerrik asko baratza proiektua aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi!
AURREMATRIKULAZIOA 2021-2022
AURREMATRIKULAZIO EPEA: Maiatzak 17tik 21era AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA • Hezkuntza Departamentuaren aurreinskripzio inprimakia guztiz betea • Eskolako aurreinskripzio inprimakia guztiz betea..• Familia liburuaren fotokopia .• Errolda agiria.• Osasun txartelaren fotokopia.• Familia ugariko txartelaren fotokopia.
LIBURUAREN EGUNA
Irakurketa, kalera! Apirilaren 23a Nazioarteko Liburu Eguna denez, guk liburuez gozatzea pentsatu dugu eta horretarako, kalera atera gara. Herriko plazan, eguzki epeletan, bakoitzak bere liburua irakurri edo ikasle batzuk besteei irakurri diegu. Zein plazerra izan den…!
Giroak Haur Hezkuntzan
SENTITU, PENTSATU, EKIN
LAKUNTZA MUGI
Lakuntza Herri Eskolako ikasleek ere Lakuntza Mugi proiektuan parte hartu dute; inkestak bete, emaitzak aztertu,… Eta azkenik,… IKUSI, IKUSI!
ANTXIÑE MENDIZABAL IDAZLEA ESKOLAN EGON DA
Gaur, martxoak 29, Antxine Mendizabal idazlea gure eskolara etorri da eta LH 1 eta LH 2 ikasleekin solasean aritu da. Berak idatzitako hainbat liburu erakutsi dizkigu; Nire amak ez du erremediorik. Katti beti endredatzen, Eta zer?… eta honetaz gain, berak idatzitako “Printzesa eta ergela” ipuina kontatu digu. Oso gustora egon gara Antxiñe!
APOROFOBIA TAILERRA
Gaur, gaztelania eta HA saioetan, 5. eta 6. mailako ikasleek “Zu izan zaitezke” tailerrean parte hartu dute.Tailer hau ikastetxeetan “APOROFOBIA” eta pobreziaren inguruan sentsibilizatzeko proiektuaren parte da, eta bere helburu nagusia pobreek jasaten dituzten diskriminazio moten inguruan sentsibilizatzea eta gizarte osoaren erantzukizuna arazo sozial larri hau desagerrarazteko lan egitea da. Tailerreko hizlariak Edurne eta Juan […]