Maiatzaren 30 eta ekainaren 3 arteko aste hau berezia izan da eskolan. Hainbat ekimen burutu ditugu ezgaitasunen bat duten pertsonen egoeraz jabetzeko eta haiei laguntza eskeintzeko. Asko ikasi dugu! Argazki gehiago
Ondokoari dagozkion artxiboak: 2022
LH1-4 Irrisarri Land-en bi egunez
Gure ikasleek bi egun pasatu dituzte Igantzi aldean, ur jolasak, zuhaitzen arteko zubiak gurutzatuz, tirolinetan behera eta abar. Eguraldi beroa baina giro bikaina izan dute. Argazki gehiago
LH5-6ko ikasleak Aste Urdinean
Gure eskolako ikasle batzuk eta baita Sakanako Herri Eskola gehiagokoak ere Allozko urtegian pasatu dute aste bete ur ekintzak burutzeko. Oso ekintza polita izan da eta primeran egon dira. Hurrengoan gehiago!
Heriotzaren inguruko hausnarketa
Apirilaren azken astean, San Juan de Dios hospitaletik bisita interesgarria izan genuen. Borondatez lan egiten duen begiralea izan genuen gure artean, bizitzaren bukaerari buruz hitz egiteko. Ikasleek interesa azaldu zuten eta bere iritzia emateko aukera izan zuten.
Liburu eguna ospatzen
Apirilaren 23an Liburu Eguna ospatzen da. Aurten larunbata izan zenez, hurrengo astelehenean ospatu genuen Herriko Plazan. Ikasle nagusitxoek txikiei irakurtzeaz gain, hainbat gurasok bere hizkuntzan irakurri ziguten, eskolan beste hizkuntza batzuk badirela ere erakutsiz: portugesa, arabiera, wolof…
KORRIKA Lakuntzatik
Apirilaren 2an, goizeko 5:30etan gure eskolako Korrikako lekukoa hartu genuen Sakana Kooperatibaren parean Herriko enparantzara arte. Ikasleen ordezkoa Maren Azpiroz izan zen; irakasleena, Itziar Pazos eta gurasoena, Ibai Hernaiz. Emozioz betetako unea izan zen. Eskolako KORRIKA TXIKIA, aldiz, astelehenean burutu zen, apirilaren 4ean, eguraldi ona genuelako. Herrian barna abiatu ginen, kolorez eta umorez betetako ibilbidean. […]
Parke Polora ateraldia
Martxoaren 14an Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk Parke Polora joan ginen bide-hezkuntzan aritzera. Asko ikasteaz gain, oso ongi pasatu genuen Argazki gehiago
Iyotiek 2022
Otsailaren 25ean eskolako iyoteak ospatu genituen. Denok apain-apain jantzita eta dotore dantzatuz sekulako giroa sortu genuen. Gora Lakuntzako Eskola! Argazki gehiago
AURREMATRIKULA ABIAN DA!
Otsailaren 23 arratsaldean, 16:30etan matrikulazio bilera bat izango da eskolan, eta biharamunean, otsailaren 24an, 10etan Ate Irekien jarduna. Zatoz eta ikusi!
San Saastinak joan zaizkigu jada
Gabonak ondoren San Saastin ospatu dugu. Piperropilak egin ditugu eta danborrada jo. Primerako esperientzia!