Apirilaren 2an, goizeko 5:30etan gure eskolako Korrikako lekukoa hartu genuen Sakana Kooperatibaren parean Herriko enparantzara arte. Ikasleen ordezkoa Maren Azpiroz izan zen; irakasleena, Itziar Pazos eta gurasoena, Ibai Hernaiz. Emozioz betetako unea izan zen. Eskolako KORRIKA TXIKIA, aldiz, astelehenean burutu zen, apirilaren 4ean, eguraldi ona genuelako. Herrian barna abiatu ginen, kolorez eta umorez betetako ibilbidean. […]