Gure ikasleek bi egun pasatu dituzte Igantzi aldean, ur jolasak, zuhaitzen arteko zubiak gurutzatuz, tirolinetan behera eta abar. Eguraldi beroa baina giro bikaina izan dute. Argazki gehiago
Archives for maiatza 2022
LH5-6ko ikasleak Aste Urdinean
Gure eskolako ikasle batzuk eta baita Sakanako Herri Eskola gehiagokoak ere Allozko urtegian pasatu dute aste bete ur ekintzak burutzeko. Oso ekintza polita izan da eta primeran egon dira. Hurrengoan gehiago!
Heriotzaren inguruko hausnarketa
Apirilaren azken astean, San Juan de Dios hospitaletik bisita interesgarria izan genuen. Borondatez lan egiten duen begiralea izan genuen gure artean, bizitzaren bukaerari buruz hitz egiteko. Ikasleek interesa azaldu zuten eta bere iritzia emateko aukera izan zuten.
Liburu eguna ospatzen
Apirilaren 23an Liburu Eguna ospatzen da. Aurten larunbata izan zenez, hurrengo astelehenean ospatu genuen Herriko Plazan. Ikasle nagusitxoek txikiei irakurtzeaz gain, hainbat gurasok bere hizkuntzan irakurri ziguten, eskolan beste hizkuntza batzuk badirela ere erakutsiz: portugesa, arabiera, wolof…