Irailean hamaika telebista gure eskolara etorri zen gure eskolako baratza ezagutzera. Kazetariak , eskolako baratzaren arduradunari, Mariaje Villanueva, elkarrizketa egin zion. Honek gure baratzeko funtzionamendua azaldu zion, eta bai lehen hezkuntzako eta bai haur hezkuntzako baratza erakutsi zizkion. Erreportaia duela bi ostiral ikusi izan genuen “Hiri Baratzea: Orburuak, masusta gorriak, Lakuntzako eskola eta zelaien edertasuna” […]
Eskolako baratzeko uztaren zozketa!
Eskolako baratzeko uzta jaso genuen. Loteak egin eta zozketa egin genuen Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Bertako barazkiak, maitasun osoz zainduak. Zortekoak gara eskolan baratzea izateaz, horrela, barazkien prozesu guztian zehar partaide aktiboak izaten dira ikasleak. Hazia ereiten duenak uzta jasotzen omen du. Eta guk lortu dugu! Eskerrik asko uda guztian zehar baratzea zaindu duzuen familiei!