2020-2021 ikasturte hau arraroa izan arren, eskola iyoteak ospatzeko aukera izan dugu. Eguraldiak ere ez digu gehiegi lagundu, baina primeran pasa dugu. Aurten, musika estilo eta musikari ezberdinez mozorratu gara; Raperoz, Michael Jackson, rockeroz eta musika Afrikarrez. Eta jarraian dituzuen botoietan zanpatzen baduzue, talde bakoitzak bere musika estiloarekin dantzatutako kanta ikusi ahal izanen duzue. Dantza […]
AURREMATRIKULAZIO BILERAK
Aurrematrikulazio bilera informatiboak otsailak 18an. -15:30tan EUSKARAZ -17:00tan GAZTELERAZ ZATOZ ETA EZAGUTU!!
HH IKASLEEN DANBORRA
Aurten ere, gure eskolako txikiek danborrada txikia eskeini digute. Hona hemen, argazki eta bideoa batzuk.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA
GABONETAKO JAIALDIA 2020
PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEAREN BISITA.
Abenduak 11an Patxi Zubizarreta idazlea izan genuen eskolan. Hainbat istorio kontatu zizkigun eta bere “korri kuru korri” ipuina aurkeztu zigun ere. Bere hitzak benetan unkigarriak izan ziren eta oso gustura egon ginen. Plazer bat izan da. Berriz ere elkar ikustea espero dugu. Eskerrik asko Patxi!
EUSKARAREN EGUNA ETA EUSKARALDIA
Hona hemen euskararen eguna eta euskaraldia ospatzeko egin genituen ekintzen bideoa! Jakin, euskara sustatzeko kanpaina bat egin dugula eskolan, Euskometro izenekoa. Asko ahalegindu dira gure ikasleak eta ondorioz, oso merezia duten saria jaso zuten euskararen egunean; pelikula krispetekin, diskofesta,… Aupa zuek eta aupa euskara!
YOLANDA ARRIETA IDAZLEAREN BISITA
Abenduak 1ean Yolanda Arrieta idazlea izan genuen eskolan. Ipuin ugari kontatu zizkigun eta oso gustora egon ginen. Eskerrik asko Yolanda!
EUSKARALDIA 2020
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Aurten azaroak 20tik abenduak 4ra izanen . Guk parte hartuko dugu, eta zuek? Jakin, arigunea garela. EUSKARALDIA WEB ORRIALDEA https://euskaraldia.eus/
ZURRUMURRUEN KONTRAKO IPUIN LABURREN I. LEHIAKETA
Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren I. Lehiaketa antolatu du. “Zurrumurruen jasari, baloreak aterki” lelopean, zerbitzu horrek balioan jarri eta sustatzen dituen berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza bezalako balioak. Sarituen artean, gure eskolako ikasle bat dago: 2. mailako Mikel Azpiroz, 16 urtetik beherakoen kategorian “lagunik ez zuen umea” ipuinarekin. Zorionak txapeldun!!!