Emozioz betetako eguna izan da: eskolako jaialdia, hamaiketako berezia, Olentzero eta Mari Domingiri harrera, eskolako ikasle, guraso eta irakasleen txarangarekin kalejira herrian zehar eta oparien banaketa. Egun polita izan da!
Archives for diciembre 2022
ZIRIKA ZIRKUS: BERRERABIZI
MURRIZTU, KONPONDU, BERRERABILI, BIRZIKLATU. LH6ko ikasleek hondakinen tailer batean parte hartuko dute Mankomunitateak antolatuta. Horri esker, gaur eskolan Zirika Zirkus taldearen emanaldia izan dugu kultur etxean. Urdiain eta Uharte Arakilgo ikasleak ere etorri dira. Ikuskizun polita!
EUSKARAREN EGUNA
EUSKARAZ ERE ONGI PASA DAITEKE! Goiz osoan jarduera ezberdinak egiten aritu gara: euskaraokea, puzgarriak, hamaiketako berezia eta askotariko ekintzak.