Bi baratza ditugu: Haur Hezkuntzako haurren artean kudeatzen dena eta Lehen Hezkuntzakoa, patio eremuan dagoena.
Urte batzuk daramagu proposamen honekin. Eskolan baratzea landuz, elkarbizitza, autonomia eta elkartasuna sustatzeaz gain, ezagutzaren arlo guztietako kontzeptuekin eta prozedurekin diziplinatarteko lana egiten da. Batez ere, natur zientziak eta ingurumen-arloekin lotura du.
Ikasturtean zehar lanak zehaztu eta banatzen dira: baratzea prestatu, landaketa, mantentze eta garbiketa lanak egin, ikasleen artean lanak banatu, gurasoekin koordinatu, udako txandak zehaztu, uzta jaso eta hurrengo ikasturteko lanaldia planteatu.
Proiektu hau hondakinen kudeaketarekin erabat lotuta dago, Izan ere, ikasleek materia organikoa biltzen dute eta konpostatze prozesuaren jabe izaten dira. Gero udaberrian ikasturte hasieran jasotako konposta, baratzara botatzen dute