LUIS FUENTES
(1896-1970)
Lakuntzan sortua 1896ko abuztuaren 25ean. Lakuntzako botikariaren, Cristóbal Fuentes, eta Celestina Astiz-en semea. Senaremaztearen bigarren semea zen, eta ikasketak burutu ondoren, Bartzelonako Sarriá Fakultatean Kimika Ingeniari titulua lortu zuren. Bere profesional bizitzaren hasieran oso arlo ezberdinetan jardun zuen, adibidez zinema ekoizlea izan zen zinemaren lehen garaitan edota Kubara joan zen azukre kanabera sail bateko zuzendari gisa.
Gero Espainiara bueltatu zen eta Arrasateko Unión Cerrajera-n lanean ari zen bitartean 1934ko industria iraultza ezagutu zuen, ondorioz Lakuntzan burdinaren galdaketari, ijezketari eta kalibratzeari zuzenduriko Cerrajería San Antonio sortuz. Aipatu beharra dago garai haietan, minifundioak ekiditzear, Nafarroan ohitura zela seme zaharrena lurren oinorde izendatzea, “bigarren semeak” deiturikoei ikasketak eta ekonomiko hornidura bat ematen zitzaien bitartean. Beno ba, Luis Fuentes-en ideia sarraila-dendan bere bazkide bilakatu ziren nafartar “bigarren semeak” aurkitzea izan zen.
1942an Lakuntza utzi eta Bilbora joan zen aukera berrien bila. Aukera hauek azkenik Gijón-en aurkitu zituen La Calzada-n Talleres Asturianos sortuz. Enpresa hau burniaren galdaketari, ijezketari eta kalibratzeari zuzendu zuen ere. Gijón-en geratu zen 1954 urterarte, gerora Madrilera joanez eta bertan 1970an zenduz.
María Elena Elola-Olaso Idiacaiz-ekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen: José Luis, José Antonio eta María Elena (zendua). Bere alarguna, María Elena, 2000. urtean hil zen. Pertsonal arloan, txakurrekin ehizan aritzea gustoko zuela eta pilotari amateur zela ere badakigu.
Bere ekimen aintzindaria, Lakuntzan aberastasuna eta enplegua sortuz, Udalak aintzatetsi zuen bizi izan zen kalea eta herriko Eskola Publikoa berari eskeiniz. Modu honetan gizartea hobetzeko bere geldiezin lanak, zehazki bere jaioterrian, sari berezi hauek sortu zituen.
Luis Fuentes, bere emazte eta hiru seme-alabekin
(biografia aipamen hau Jose Luis eta Jose Antonio semeek eskeini dute 2015 urtean)