
XEDEA
- Kalitatezko hezkuntza eleanitzean oinarritutako Lakuntzako eskola publiko euskalduna.
- Baliabide pedagogiko berritzaileak eta gaur egun dauden teknologia berriak erabiliz, gizartearen eskakizunei erantzungo dien eskola,
- Bakoitzak dituen berezitasun kulturalak eta intelektualak errespetatuz heziketa integrala bermatuko duen eskola.
- Ikastetxeko proiektuan eskola komunitatea osatzen duten guztien inplikazioa bultzatzen duen eskola. Bakoitzak dituen eskubide eta betebeharrak ezagutarazten eta lantzen dituena.
IKUSPEGIA
- Herrian txertatuta dagoen kalitatezko eskola publikoa da
- Euskalduna eta euskal kultura bultzatzen duena.
- Norberaren izaera, interesa, erritmoa eta egoera ezberdinak errespetatuz, gizakiaren garapen osoa bultzatzen dituena.
- Etengabe aldatzen ari den gizartean txertatua, eleanitza eta teknologia berrietan murgildua.
- Gizartearen erronkei erantzutearren ezarritako helburuei egokitutako metodologia erabiltzen duena.
- Familiekin eta beste ikastetxe zein erakundeekin hartu-emanak dituena.
- Irakasleen etengabeko formazioa eskaintzen duena.
BALIOAK
- Lakuntzako Herri Eskola osatzen duen eskola komunitate osoak Xedea eta Ikuspegia gauzatuko dituen honako balio hauek oinarritzat hartzen ditu:
- Autonomia: ziurtasuna, norberaren onespena, askatasuna eta erantzukizuna bermatuko ditu.
- Eleaniztasuna: euskara hezkuntza murgiltze sistema du oinarri. Ikaslea eleanitz izatera ailegatzeko lehenengo pausoak emango dira: ingelesa 4 urtetik aurrera irakasten delarik.
- Errespetua: norberaren ideiak, ezaugarriak eta gaitasunen aurrean errespetuz jokatuko da ; honekin batera, natura, ingurugiro hurbila, instalazioak eta ikastetxeko baliabide materialak zainduko dira.
Lan antolaketa: bizitzan zein eskolan ikasle kritiko, arduratsu, sortzaile eta dinamikoak heziko dira.